Gure xedea
Durangoko Udal Euskaltegia Durangoko Udalaren Erakunde Autonomoa da; haren jarduera-eremua udalerria da, batik bat, eta zerbitzu publiko bezala, haren zeregina helduen euskalduntzea eta euskararen erabileraren normalizazioa, Euskal Herriaren hizkuntzaren eta balio historiko eta kulturalen ezagupena, onarpena eta transmisio bizia, alegia. Horretarako, honako hau daukagu:
Nahi dugun euskaltegia
Gure lan esparruan erreferentziako zentroa izatea, bai euskararen irakaskuntzan, hedapenean eta normalizazioan egindako lanagatik, bai lortutako emaitza akademikoengatik. Hau guztia berrikuntza aintzat harturik. Hau da,
Ditugun balioak
Gure eginkizunerako pertsonak zutabe garrantzitsua dira, bai erabiltzaileak bai langileak. Horretarako, honako balio hauek hartuko ditugu ardatz: